Ditugun areto, azpiegitura, material eta baliabideak Zaldibiako udalerrian eta herritarrek nahiz herriko taldeek erabiltzeko dira.
ERRESERBA EGITEAk ez du eskaera onartua izan denaren aitortzarik egiten, soilik eskaera tramitatu izana baieztatzen du.
EPEAK: Eskaera bideragarri izan dadin, aldez aurretik behar adinako denborarekin (gutxienez bi lan egun) burutu beharko da.
ERANTZUNA Zaldibiako Udalak eskaera guztiak jasotako harreman bidetik erantzungo ditu eta gainera ahalik eta denbora epe laburrenean. ESKAERA ONARTUA den kasuan: Eskatzaileari eman beharreko pausoak zehaztuko dizkio. ESKAERA EZ ONARTUA den kasuan: horren berri emango dio.
Atari hau ARETOAK eta BALIABIDEAK ERRESERBATZEKO da, ez da jaialdien antolakuntzak suposatzen duten eskaera edo baimen eskaerak tramitatzeko.